Geastrum quadrifidum
Geastrum quadrifidum | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Geastrales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Geastraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Geastrum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Geastrum quadrifidum Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Geastrum quadrifidum Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Geastrum minus, Geastrum coronatum, Lycoperdon coronatum, Geaster coronatus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esporokarpoak: Txikiak (2-3, zabalak baino altuagoak izatera iritsiz) eta gogorrak, bola formako marroi-gris-purpura kolorekoak, ehun-geruza desberdinez osatutako peridio batek bilduak.
Kanpoko exoperidioa: 4 eta 5 puntatan banatzen da (laktiniak, hankak), ez da higroskopikoa (hezetasunak ez du eraginik irekitzeko edo ixteko), hori-marroi koloreko eta haragi zuria duen izar bat osatuz, okertutako muturrak beherantz lurperatuz, esporen zakua altxatzeko.
Endoperidioa: Emankorra, zorro biribil zuri eta irmo baten barruan gaztetan, baina marroia eta hautsez betea zaharretan.
Hanka: Motza eta mehea. Poroa edo peristoma goian. Espora-jalkina marroi ilun kolorekoa.[2]
Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nihi duen "àster" hitzetik. Quadrifidun epitetoa, lautan zatitzeagatik du; esporei egiten die erreferentzia.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.[3]
Nahasketa arrixkua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geastrum fornicatum, askoz handiagoa da (15 baino handiagoa izan daiteke). Geastrum minimun delakoak 7 latiniatik gora izan dezake.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Espezie ez oso arrunta, baina kosmopolita (5 kontinenteetan). Saprofita, humusetan eta orbeletan koniferoen azpian (izei gorria)
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, El Salvador, Jamaika, Brasil, Bolivia, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Geastrum quadrifidum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1794. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Geastrum
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Alaskako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- El Salvadorko onddoak
- Jamaikako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Boliviako onddoak
- Japoniako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Australiako onddoak